2013/09/30

Un castillo de libros de texto gratuitos

Plaza de Castilla kalean denda txiki bat dago non eskolek hainbat liburu eraman dituzte. Han ordaindu barik, joan ahal zara beharrezko testu-liburuen bila. Urte honetan 700 pertsona baino gehiago joan izan behar dira haien haurren liburuen bila, diru laguntzak kendu dituztelako eta liburuak oso garestiak direlako.


http://www.elmundo.es/elmundo/2013/09/29/madrid/1380480588.html 

Wert propone impulsar la 'mochila digital' para rebajar un 75% el gasto en libros

 Wert ministroa testu-liburuen arazoa eta diru laguntza eskasen arazoa konpondu nahian, planteatu egin du "Mochila Digital" proiektua. Proiektu honetan haurrek tablet baten laguntzaz, kurtsoko testu-liburu guztiak digitalizatuak izango dituzte. Proiektu hau saiatuko da bultzatzen familiek 250 euro ordaintzetik, bakarrik 50 euro ordaintzeko.


2013/09/29

Libros de texto electrónicos – Por Gustavo Matos

 Irakasleen imaginazio maila baino pisu handiagoa dituzte editorialek; eta hori egoera izanda testu-liburuen prezio altuak ekartzen ditu. Artikulu honen zehar adierazten da nola era teknologikoan bizitzen garen, eta horretaz baliatu beharko ginatekeela liburuak digitalizaten. Haur bakoitzak tablet bat erosita liburu guztiak izango zituen. Gainera, esaten da tabletaren prezioa liburuen prezioa baino txikiagoa izango litzatekeela. Honek diru arazoaren eta motxila pisutsuen arazoa konponduko luke.


2013/09/28

Dime dónde vives y te diré si tienes libros de texto gratis

Artikulu honetan adierazten da nola Espainiar estatuan, bai eskola publikoetan, baita kontzertatuetan ere liburuak dohainik izango diren. Hala eta guztiz ere, zehazten da dohaintasun zerbitzu horrek aldakorra izango dela autonomia erkidegoren arabera. Adibidez; Andaluzian eta Nafarran dohainik izango dira guztientzako; aldiz, Balear uharteetan, Madrid eta Valentzian familiaren egoeraren araberakoak izango dira laguntzak.


2013/09/23

El PSOE apoya a UPyD mañana en el Congreso en la propuesta de una madre para el préstamo gratuito de libros de texto

Elena Alfarok, duela urte bat hasi zen mugimendu batekin zeinekin lortu nahi ditu testu-liburuen salneurrien murrizketak. Arazo honek konponbidea izateko hainbat proposamen eskaini ditu; adibidez, liburuak 5 urtero aldatzea, liburuak bota edo etxean gorde beharrean berrerabiltzea dohainiko mailegu zerbitzu baten bitartez. 270.000 sinadura lortuz gero, diputatuen kongresuan aurkeztu egin du bere eskaera. 


2013/09/19

Los padres de la pública y la concertada se unen contra los recortes

 Eskola publikoko eta kontzertatutako gurasoek batu egin dira diru laguntzaren murrizketaren kontra joateko. Gurasoek salatu egiten dute nola diru murrizketak oso handiak izango diren 2013-2014 kurtsorako; testu-liburuetan %75.ko murrizketa egon daiteke, eta jantokikoan %30 eta %50.eko bitarteko murrizketa.


2013/09/18

No tolero un solo niño avergonzado por no tener libros

Elena Alfarok ezin du onartu haur bat lotsatzea testulibururik ez izateagatik, horregatik egun baten interneteko change.org plataforman sinaduren eskakizuna egin zuen hurrengo leloarekin: "Testuliburuen prezio justu bategatik". Berak proposatutako aldarrikapenak  280.000 sinadura jaso ditu jadanik.


2013/09/17

578.000 niños pierden la ayuda de libros de texto tras recortarse 67 millones

578.000 haur inguru arazoak izan dituzte testu-liburuak erosteko diru laguntzen murrizketengatik -67 milioi euro murriztu egin dira-. Egoera hau izanda, gurasoek hainbat konponbide bilatu behar izan dituzte haien haurren liburuak lortzeko; adibidez, azoka txikietan hasi dira liburuak saltzen diru kopuru txikiago baten truke. 


La Consejería de Educación no convocara las ayudas para libros de este curso

Hezkuntza sailak aurtengo testu-liburuen laguntzak ez ditu eskainiko, oraindik pasaden urtekoak ez dituztelako ordaindu  eta haien ustez, horiek lehentasuna dute.


2013/09/15

Ikasliburuen mailegua abiatuko du Jaurlaritzak hurrengo ikasturtean

Ikasliburuen mailegu sistemaren aldeko apustua egin du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak. Hurrengo ikasturtean Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 50 ikastetxe publikotan programa esperimentala abian jarriko du, eta ondo ateratzen bada, sei urte barru Derrigorrezko Hezkuntza sisteman ezarriko du.  


2013/09/14

Sarrera

Testuliburuen arazoa errealitate bat dela frogatzeko egunero egunkari zein aldizkari ezberdinetan argitaratzen diren hainbat albiste zintzilakatuko ditugu blogean, zuek egoeraren berri izan dezazuen.

Blog berri honen bidez, hezkuntza berrikuntzei buruz hitz egingo dugu, batez ere ikasmaterialei dagokionez. Hori dela hasierako sarrera hauetan, eskolako materialen ikerketa zabala egingo dugu astero igoko dugun albiste baten bidez. Hasierako egun hauetan, testu liburuetan zentratuko gara; egungo krisi egoera dela eta familia batzuek ezin dituzte haien seme-alaben testu liburuak erosi. Horren inguruan behatzen genbiltzala, galdera bat bururatu zitzaigun: beharrezkoak  ahal dira testu liburuak?

Galdera honen erantzuna jakin nahi baduzue, jarrai iezaguzu astero blog honetan!

2013/09/13

Ongi etorria



Ongi etorri guztiei! 

Patricia, Sheila, Mikele, Ioritz, Iraide eta Vanessa gara, Haur Hezkuntzako graduko ikasleak. Espero dugu blog-a zuen gustukoa izatea.