Sarrera
Azken asteetan hainbat artikulu irakurri ditugu, non diru-laguntzen faltagatik haur batzuk testulibururik gabe geratu egin direla adierazten den. Honen aurrean gurasoek, irakasleek eta komunitatea osoa zenbait irtenbide proposatu dituzte. Gure ustez, libururik ez izatea ez da benetako arazoa, liburuekin ikasten dena baliabide ezberdinak erabiliz ikasi ahal dutelako. Ikas-prozesuan bidea da garrantzitsuena eta horregatik erabiltzen dugun baliabidea esanguratsua, didaktikoa eta umeei (adina, ezaugarriak...) egokituta egon behar da. Bestela, jai daukagu.
Egun, testuliburuek ikasgelako material guztien oinarria izaten jarraitzen dute. Hauek ugari eta askotarikoak dira. Gehienak mapaz, eskemaz, kolorez eta marrazkiz hornituta daude. Ikasgeletan lantzen den curriculumaren zati handi bat ikasmaterial honen bitartez jasotzen denez, honen erabileraren zabalkuntza handia da. Beraz, testuliburua ez da material aseptikoa, honen atzean izaera ideologikoa bat baitago. Argitaletxeek ez ezik, badaude testuliburuaren zabalkuntzan oso interesatuta daudenak. Adibidez, estatua.
Hau guztia kontuan izanda, beste adituk bezala, testuliburuen erabilera didaktikoa zalantzan jartzen dugu. Liburuen bidez ikasten den edukia ikasleek buruz ikasten dute eta denbora pasa ahala ahaztu egiten dutelako.
Bestalde, berrietan teknologia berriak etengabe aipatzen direla ikusi dugu. Inork ez du zalantzan jartzen euskarri teknologiko berriak sartzen ari direla irakaskuntzan eta badirudi etorkizunean material hauek ahalmen handiko material didaktikoak bihurtuko direla. Hori dela eta, testuliburua ezin da gelan erabiltzen den materiala bakarra. Hortik abiatuta, hau da, edukiak kontuan izanda, ikasleen garapena eta beharrei egokitutako baliabideak eta jarduerak antolatu behar ditugu. Aurrera egin nahi badugu, gaur egungo erronkak gainditu beharra dagoela uste dugu.
Atal honetan 12 proposamen idatzi ditugu, liburuen ordez edo material osagarri gisa geletan erabili daitezkeenak. Hauetan, haurrak izango dira protagonistak eta partaide aktiboak, eta haien ezagutzeetatik eta nahietatik abiatuko gara jarduerak planteatzeko eta ikasketa ahalik eta esanguratsuenak planteatzeko.
Proposatzen ditugun baliabide didaktikoak hurrengoak izango dira:
Guraso elkarteek proposatutako irtenbideak
Teknologia Berriak eskainitako baliabideak
Irteerak
Esperimentuak
Jolasak
Matematikako Tailerra
Materialen sorketa
Ipuinak
Abestiak
Eguraldia
Baratza
Talde interaktiboak: Tailerrak
1. Guraso elkarteek proposatutako irtenbideak
Astean zer berri lan honetan hainbat berriak aztertu ditugu. Azken urteotan, familiek testuliburuak eros ditzaten gobernuak eskaintzen dituen diru-laguntzen kopurua murriztu egin da eta, horren ondorioz, gurasoek arazo ekonomikoak dituzte umeen testuliburuak erosteko. Herrialde batzuetan diru-laguntzak desagertze bidean daude. Honen aurrean familiak, ikasle eta irakasle hainbat proposamen egin dituzte. Hauek berrietan irakurri ditzakegu.
Gurasoen artean ama batek egindako proposamen indarra hartu du azken hilabetetan, Elena Alfarok egindakoa hain zuzen ere. Interneteko change.org plataformen sinaduren eskakizuna sortu zuen hurrengo leloarekin: "Testuliburuen prezio justu bategatik". Berak egindako aldarrikapenak 280.000 sinadura jaso zituen. Bere proposamena agintariek entzun dezatela beharrezkoak ziren sinadurak lortu eta diputatuen kongresura eraman ditu.
Elenak bi aldarrikapen egin ditu. Alde batetik, liburuen iraunkortasuna bermatu behar dela. Hau da, eskoletan liburu berberak gutxienez bost ikasturte zehar erabiltzea. Horrela seme edo alaba bat baino gehiago duten gurasoek liburuak behin baino ez dute erosiko. Beste aldetik, liburuen prezioa jaistea eskatzen du. Urtero familia bakoitzak 200-300 euro gastatzen ditu seme bakoitzaren testuliburuak erosteko. Hori jasanezina dela aldarrikatzen du.
Liburuen bankua: Testuliburuen bilketa eta berrerabilpena
Liburuen berrerabilpenaren ideia zabaltzen ari da munduan. Hainbat eskoletako gurasoen elkarteek urtero testuliburuak biltzen dituzte. Ikasturtearen hasieran, oharra baten bidez, familiek eskolara hurbildu ditzakete eta behar duten liburuaren bat hartu jakinarazi egiten diete. Guraso kopuru handi batek honen irtenbidearen alde egiten dute eta, horren ondorioz, horrelako proposamena egitea eta martxan jartzea eskatzen diote gobernuari.
- Motxila digitala eta plataforma digitala
2. Teknologia Berriak eskainitako baliabideak
Gure gizartea teknologiaren gizartea da. Gizarte honetan, orain, gehienok etxeetan mugikor bat, ordenagailu bat edo tablet-a bat dugu. Horregatik, egoera hori izanda, gobernuak eta hainbat elkarte pentsatu dute horretaz baliatu beharko ginatekeela liburuak ordezkatzeko orduan.
A. Interneteko plataforma batera igo liburuak pdf.en. Hau eginda, haurrek tablet-a erosi beharko lukete eta wifi-ren bitartez behar dituzten liburuak deskargatuko dituzte eta tabletan ikus dezakete. Honek haurrei liburuen dirua aurreztea baimenduko die, gainera motrizitate fina eta teknologiaren hainbat kontzeptu ezagutzea eta menperatzea baimenduko dio.
B. Teknologia berriak eman digun beste baliabide bat izan da arbela digitala. Arbel digitala Elkarreragilea (ADE) dimentsio desberdinetako pantaila da. Ordenagailua eta proiektore digitalarekin konektatuta, periferikoa bezala, oso tresna potente bihurtze da irakaskuntzan. Gainera, haurrei barneratzen dituen kontzeptuekin interaktuatzea baimentzen dio. Honek haien arreta pizten du eta beste gogo batekin burutzen dituzte jarduerak, azken finean, haiek protagonistak dira eta ikasketa esanguratsuago bat egiten dute.
Arbela digitalari hainbat etekin atera ahal dizkiogu eta honelako jolasak aurrera eraman dezakegu:
Arbela digitalari hainbat etekin atera ahal dizkiogu eta honelako jolasak aurrera eraman dezakegu:
- Memoria landu - http://www.pekegifs.com/navidad/memonavidad/Memo.swf
- Elur panpina egin - http://media.abcya.com/content/snowman/snowman.swf
Gainera, kontuan izan behar dugu gehienok ezagutuko dituztela teknologia berriak. Gehienok, baina ez guztiak. Era honetan, teknologia berriak gelan erabiliz, haur horiek teknologia berriak ezagutzeko aukera izango dute. Arbela ez ezik, Interneten askotariko aplikazio aurki ditzakegu.
3. Irteerak
Irteerak oso baliabide interesgarriak dira haur hezkuntzarako gai ezberdinak beste modu batean lantzeko. Irteeretan haurrek eskolatik ateratzen dira eta beste mundu batean murgiltzen dira, non ikaskuntza esanguratsuagoa izango den, testuinguruaren laguntza baitu. Irteera ezberdinak daude, eskola alboko parkera joatetik, eureka zientzia museroraino.
Normalean haur hezkuntzan, hurbil dauden lekuak aukeratuko ditugu, eta ez da erraza izaten, baimena eta aurreprestakuntza handia egin behar delako dena ondo ateratzeko.
Beldur handia dago haurrak eskolatik ateratzeko eta oso gutxitan egin ohi da. Baina zergatik landu arrainak liburuen bidez, Getxoko edo Donostiko Aquariumean ikusi ahal badituzte? Edo zergatik landu landareen ogia nola egiten den, okindegira joan ahal bagara?
Hona hemen irteera ezberdinak eta bere estekak:
- Getxoko aquarium: http://www.getxoaquarium.es/
- Eureka zientzia museoa: http://www.eurekamuseoa.es/
- Olentzeroren etxea: www.izenaduba.com
- Madariaga dorrea (Euskadiko biodibertsitate zentroa) http://www.torremadariaga.net/Paginas/Ficha.aspx?IdMenu=1730F1C7-A919-4A64-9416-DE856881473E
- Euskal Herriko meatzaritza museoa: http://www.museominero.net/
- Barakaldoko lorategi botanikoa: http://www.barakaldo.org/portal/web/educacion/jardin-botanico
4. Esperimentuak
Umeek ikertzaile "innatoak" dira. Txikitatik mundua ikertzen dute. Dena ukitu nahi dute eta egun osoan galderak egiten egoten dira. Horregatik esperimentuak ikasteko tresna oso egokiak dira. Hauen bidez umeek jolasten, pentsatzen eta mundua ezagutzen dute. Haur Hezkuntzan egin ditzakegu esperimentuak askotarikoak dira eta ez dugu testulibururik edo fitxarik behar. Hona hemen web orrialde batzuk:
- http://haurhezkuntzaetxarri.blogspot.com.es/2010/12 /esperimentazioa.html
- https://docs.google.com/file/d/0ByqOBerzVFrdcnhaaGFqTHJJUTQ/edit
- http://www.unbotontonton.com/ficheros/0051/00000424mqlvj.pdf
- http://www.experimentosparaniños.org/
- http://www.experciencia.com/
- Youtube web orrialdean bideo-esperimentuak ugari daude
Edozein esperimentua aurrera eramateko hurrengo pausuak jarraitu behar dira:
- Lehenik zer egin eta nola egingo dugun eta erabiliko duguna azalduko diegu umeei.
- Ondoren, umeek irakasleak eskainitako behatu eta aztertuko dute. Erabiliko duguna aztertzeko aukera emango diegu. Adibidez, gatza dastatu dezakete.
- Umeek galderak egingo dituzte.
- Oso garrantzitsua da hipotesia taula sortzea. Bertan gerta daiteke egoerak adierazita egongo dira eta umeek haien ustez gertatuko dena idatzi edo margotuko dute.
- Esperimentua egingo dute.
- Emaitzak aztertuko dituzte eta ondorioak aterako dituzte.
- Irakasleak "azalpen zientifikoa" emango du.
Esperimentuak Haur Hezkuntzan zein Lehen Hezkuntzan egin daitezke. Honekin lotuta beste baliabide erabili ditzakegu: Magia, ikaragarrizko eta oso erakargarria den errekurtsoa da.
5. Jolasak
Jolasen baliagarritasuna ukaezina da eta gure ustez, liburuen osagarri edota ordezko aproposak dira. Hori dela eta, lehenik eta behin jolasen onurak edo ezaugarriak aipatuko ditugu eta gero esteka batzuk, non jolas ezberdinak aurkituko ditugun behar ditugun momentuan erabiltzeko.
Ezaugarriak:
A) Gorputza eta zentzumenak garatzen ditu
B) Adimenaren garapena suspertzen du
C) Komunikazioa eta sozializazio prozesuak
indartzen ditu
D)
Garapen emozionala garatzen du
E) Jolas bakoitzak zein balio sustatzen
duen jakin behar dugu eta jolas ezberdinak egin ditzaten lagundu behar diegu.
Estekak:
- Educapeques - http://www.educapeques.com/juegos-educativos
- Haur Hezkuntzako Jarduerak - http://hhjarduerak.blogspot.com.es/
- Matematika Haur Hezkuntza - http://agrega.hezkuntza.net/visualizador-1/Visualizar/Visualizar.do?identificador=es-eu_2012011333_3120501&secuencia=false&idioma=eu
- Aisia - http://www.aisia.net/
- Se hace saber - http://www.sehacesaber.org/sehacesaber-admin/userfiles/file/taller4_aprendizaje.pdf
- Jolas bilduma - http://jolasbilduma.blogspot.com.es/
- Gela PDI - http://gelapdi.blogspot.com.es/
- Hik Hasi. Jolas kooperatiboak - http://www.hikhasi.com/artikulua/1289
6. Matematikako Tailerra
Haur hezkuntzako edozein ikaskuntza manipulazioan oinarritzea ezinbestekoa bada, are gehiago matematika gaitasuna garatzerakoan. Matematikako hainbat nozioei esker haien gorputza eta inguratzen dien mundua ezagutzen dute. Egoera horrela izanda, argi dago liburuak ez dituztela behar oinarrizko eta beharrezkoak diren kontzeptuak ikasteko. Mundua ezagutzeko eta haien gorputza ezagutzeko hainbat jarduera egin daitezke.
Jarraian hainbat proposamen emango ditugu non gehien bat sormena, lankidetza, gizarteko oinarrizko arauak, motrizitate fina, arreta, segidak, koloreak, formak, espazioa, lateralitatea, tamainak etab. lantzen diren.
- Polikuboak erabili
Arrazonamendu logiko, abilezia, mugimendu trebetasuna eta eskuen arteko koordinazioa lantzeko. - Jolasak (Bai espazialak, bai logikoak)
- Jolas espazialak-> Espazioa eta lateralitatea lantzen da nagusiki.
- Joku lgikoak-> Haien gaitasunak eta garapenei erronka bat aurkezten dieten jokuak.
- Geoplanoak
Kontzeptu geometriko asko txertatzeko balio duen baliabide didaktikoa da.
Material honek duen izaera manipulatiboari esker, haurrak beste era batzuetan ulertzeko kapaz ez diren kontzeptu abstraktuak lantzeko eta haurrei ulertarazteko aukera eskaintzen du. - Ispiluak - Honekin goian aipatutako guztietaz aparte, simetria lantzen dute.
- Frisoak
Lateralitatea eta segidak lantzea baimentzen gaitu. - Macmahoneko karratuak
Forma geometrikoak, koloreak eta lateralitatea landu dezakegu. - Kolorezko triangeluak
Forma geometrikoak, koloreak eta lateralitatea landu dezakegu. - Tangram
Forma geometrikoak ezagutzea, hauen ezaugarriak behatuz sailkatzea eta figuren higidura (biraketa eta simetria) lantzeko erabil dezakegu. - Herbiniert-Lebiniert materiala
Eragiketaren munduan sartzeko erabil dezakegu; agian ez "gehitu" eta "kendu" hitzak erabiltzen, baina hauen oinarria jarriko dugu. - Cuisenaire erregeletak
Eragiketaren munduan sartzeko erabil dezakegu; agian ez "gehitu" eta "kendu" hitzak erabiltzen, baina hauen oinarria jarriko dugu.
Gelan arbela digitala izanik, edo bestela gelado ordenagailuan, kontzeptu matematikoak ere landu ahal dituzte, orrialde honen bitartez: http://nlvm.usu.edu/es/nav/vlibrary.html
Gainera, proposamen guzti hauei esker, Lehen eta Bigarren hezkuntzan azalduko zaien kontzeptuen oinarriak lortuko dituzte eta iera horretan haien ibilbidea errazagoa izango da.
7. Materialen sorketa
Irakasle bezala ez dugu inoiz ahaztu behar materialak sortu daitezkeela. Edozein ipuina, abestia edo horrelako baliabidea asmatutakoa izan daiteke eta material ezberdinak erabiliz euskarri manipulatibo batean sortu. Adibidez, testuliburuan egiten diren fitxak irakasleak egin ditzake. Hauek urtero erabili nahi baditugu, lantxoak plastifikatu ditzakegu eta idatzi beharrean umeek itsatsi eta desitsasiko dituzte objektuak-edo. Puzzleak izango balitz bezala.
8. Ipuinak
Ipuinak irudimena lantzen eta erabiltzen laguntzen die haurrei. Gainera, irudimena lantzerakoan hizkuntza eta pentsamenduaren oinarria hasten gara lantzen haurrekin.
Ipuinak erabiltzerako momentuan hainbat kontzeptu landu egiten ditugu:
- Haurren hizkuntza aberasten dugu hitz berriak irakatsiz.
- Komunikazioa sortzen da.
- Erritmoa lantzen da.
- Soinuen ahoskera eta hauen ezagutza.
- Interpretatzeko gaitasuna.
- Entzumena.
- Sentimenduak.
- Arreta mantentzea.
Ipuin bat kontatzea ez du esan nahi ipuin bat irakurri behar dugunik, baizik eta kontatu behar dugula. Kontaketa horretan garrantzitsuena izango litzateke aurpegiarekin keinuak egitea (harritu, irribarre egin, galderak egin, beldurra antzeztu, ...), ahots aldaketak eta haurrei ipuinaren parte-hartzailea bihurtzea. Azkenik, jarduerarekin amaitzerakoan, komenigarria izango litzateke haurrekin ipuinari buruz hitz egitea, era horretan haien barruan dagoenari hitzak ipiniko dizkiete eta ipuinaren istorioaz hausnartzera bideratuko diegu.
Ipuinak eskolan daudenak, haiek etxetik ekartzen dituztenak edo interneten aurkitutakoak izan daitezke.
Adibidez:
- Serafin Satorra - http://www.youtube.com/watch?v=1bnCnuD1XJc
- Babarrun ale magikoa - http://www.youtube.com/watch?v=1Ogt9yA1muw
- Zazpi antxumeal - http://www.youtube.com/watch?v=x6lnVEu3jZ4
- Bideo ipuinak - http://gelapdi.blogspot.com.es/2012/03/blog-post.html
- Teatro testuak - http://www.teatro-testuak.com/ipuinak.html
- Educapeques - http://www.educapeques.com/cuentos-infantiles-cortos
9. Abestiak
Musikaren erabilerak eragina dauka garapen
emozionalean, entzumenaren garapenean, adimen garapenean, hizkuntza garapenean
eta garapen motorrean.
Hauek dira besteak beste gure gelan dituen onurak:
- Pertsonen arteko harremanak indartu
- Ahozkotasuna landu, komunikazioa sustatu
- Erlaxazioa
- Memoria eta arreta landu
- Ikasketarako baliabide ona
- Gogo aldartea.
Nola erabili Haur Hezkuntzan:
- Musika ezberdinak entzun
- Erritmo ezberdinak
- Melodia ezberdinak
- Erlaxazioa
- Hizkuntza ezberdinetako abestiak
- Kontzeptuak melodiaren bidez barneratzen lagundu
- Errutinak zehazteko
- Emozioak azalaratzeko, adierazteko eta konpartitzeko
Estekak:
- www.otraescuelaesposible.es
- www.mejoratuescuelapublica.es
- www.serpadres.es
- www.educandoconcanciones.es
- www.vitamina.cl
- Euskal musika
- http://www.badok.info/audio.php
- http://eu.musikazblai.com/
- http://gelapdi.blogspot.com.es/2011/12/haur-hezkuntzarako-kantak.html
- http://www.txokue.com/forum/88
- http://www.goear.com/search/haur-kanta-euskal-musika
- http://www.youtube.com/watch?v=fYUc3kNRWm0&list=RDfYUc3kNRWm0#t=13
- http://harriorriar.blogspot.com.es/2011/02/xixupika-klin-klan.html
- http://www.eitb.com/eu/hiru3/abestiak/
10. Eguraldia
Haurren goizeko errutinen barruan eguraldiaren atala dago. Gehienek ez diote garrantzi handirik momentu honeri ematen, baina jardueran erreparatzen badugu, ikus dezaegu nola hanbat elementu ikasi ahal dituzten; adibidez, eguna eta gaua desberdintzen dute, urtaroak eta hauetan erabiltzen diren arropa ezagutzen dituzte, haizearen kontzeptua ezagutu eta barneratu egiten dute, euria, eguzkia, lainotuta eta elurraren kontzeptuak ezagutzen dituzte...
Kontzeptu horiek lantzeko, nolabait errazak dira, baina graduak adibidez, zailagoak izan daitezke. Horregatik, arlo horretan gure proposamena izango litzateke bai eskolan edo gelan termometro bat izatea. Termometro honetan tenperatura begiratu dezakete klase hasiera, jantokira joan baino lehen eta jantokitik bueltatzerakoan. Era honetan, zenbakiak birpasatuko dituzte eta tenperaturaren eta eragiketa matematikoaren oinarrizko nozio batzuk izango dituzte; adibidez,
-Lehen 16º izan ditugu, eta orain 22º. Gehiago ala gutxiago dira?
11. Baratza
Liburuen ordezkapen interesgarri
gisa baratza erabiliko genuke. Baratzak, behar duen baliabide nagusia espazioa
da, materialaren aldetik birziklatutako materiala erabil dezakegulako eta
ekonomikoki ez digu gastu handirik sortaraziko.
Haziak adibidez, etxeko barazkietatik lortuko ditugu; adibidez, piperrak lehortzen jarriz gero, barruko haziak erabiliko ditugu. Hori dela eta baratzaren proiektua komunitatera zabal daiteke, baita herriko baserritarrei ere haien laguntza eta jakituria bereganatzeko.
Ura gehiegi ez gastatzeko, biltegiak izango ditugu, hor
euria jasotzeko. Saiatuko gara teilatuko kanalonaren ondoan izatea, hortik ur
pilo biltzeko asmoz.
Baratzaren bidez, helburu ezberdinak lortzen dira, hauen artean, Naturako animaliak, landareak, elementuak eta fenomenoak aztertzea eta ezagutzea, eta haiei buruzko saiakuntzak egitea eta hitz egitea, ingurune naturalaren gaineko interesa erakusteko eta jakin-mina eta errespetua garatzeko.
Baratzaren bidez, helburu ezberdinak lortzen dira, hauen artean, Naturako animaliak, landareak, elementuak eta fenomenoak aztertzea eta ezagutzea, eta haiei buruzko saiakuntzak egitea eta hitz egitea, ingurune naturalaren gaineko interesa erakusteko eta jakin-mina eta errespetua garatzeko.
Helburu hauek lortzeko bidean, konpetentzia anitzak lantzen ditugu:
· Zientziaren, teknologiaren eta osasunaren kultura
· Ikasten ikastea
· Matematika
· Hizkuntza-komunikazioa
· Gizarte eta herrikidetza
Baratzen inguruko hamaika dokumentu aurkitu ditugu, bai urratsak proiektua martxan jartzeko, proiektuaren abantailak, baita proiektuak egin dituztenen esperientziak edo ondorioak ere. Dokumentu hauetatik azpimarratu nahi genuke Ihitza aldizkariaren 40. alea, uste dugulako gaia osotasunean aztertzen duela.
12. Talde interaktiboak: tailerrak
Astero behin edo bitan Haur Hezkuntzako gelako haurrek
elkartzen dira. Ondoren taldeak egiten dira eta bakoitzak
tailerra bat egiten du irakasle bat zuzenduta. Taldeak irakasleak egiten ditu
eta bi adinetako gutxienez haurrak nahasten dira. 10-12 haurrez osatutako taldeak izaten
dira. Hona hemen egin daitezke tailerrak:
- Sukaldaritza
- Eskulanak
- Antzerkia
- Informatika
- Ortua
Azkenik, hausnartzeko bideoa. Eskola sistemaren hutsuneak gainditzea gure esku dago, baina horretarako orain arte erabilitakoa alde batera utzi behar dugu eta berrikuntzan oinarritutako proiektuak sortu. Hauek umeen gaitasunen eta trebetasunen garapena bultzatu behar dute.


iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina