2013/11/19

2013/11/17

La venta de libros de texto cae en la provincia un 30% y acumula cinco años de pérdidas

Artikulu honen bitartez liburu saltzaileek salatu egiten dute haien salmenten %30 aren beherapena izan dutela AMPAk argitaletxeei liburuak erosten dietelako. Ondoren, AMPAk lortu nahi du banku liburuak sortzea urtero familiek erraztasun handiagoa izateko liburu horiek lortzeko hainbeste dirua gastatu barik.


2013/11/14

Quitan las funciones de libros de texto a la Asesoría de Enseñanza en Catalán

Katalanezko Hezkuntza Irakaskuntzaren Komisio Teknikoa (CTAEC) eta Institut D´Estudis Baleàrics (IEB) elkartu egin dira. Honek hainbat ondorio izan ditu; adibidez, partaideak dieten dirua ez dute jasoko; baina aldaketa garrantzitsuena izango da nola testu-liburuen erregistro bat egongo den. Erregistro honekin lortu nahi dute haien materiala ezagutzea eta uharte Balearren inguruan ez sortutako material didaktikoaren erbailpena ekiditzea.


http://www.diariodemallorca.es/mallorca/2013/11/14/quitan-funciones-libros-texto-asesoria/889629.html

2013/11/10

La Defensora del Pueblo denuncia el retroceso en la gratuidad del libro de texto

Artikulu honetan ikusten da nola estatu mailan, azken lau urteotan, testu-liburuen dohaintasuna jeitsi egin den %33'1an. Hainbat autonomia erkidegotan jaitsiera nabaritu beharrean, gorakada txiki bat ikusi egin dute; adibidez, Euskal Herrian eta Andaluzian. Aldiz, Galizian urtero murrizketa bat joan dira ikusten ; eta azkenik, Errioxan eta Kataluñan laguntzak desagertu egin dira.


http://www.elcorreogallego.es/galicia/ecg/defensora-pueblo-denuncia-retroceso-gratuidad-libro-texto/idEdicion-2013-11-10/idNoticia-836388/

2013/11/09

Becerril pide que se fomente la reutilización de los libros de texto

Herriaren defendatzailea, Soledad Becerril, informe bat aurkeztu egin du testu-liburuen maileguak eta berreabilpenak sustatzeko. Informea "Gratuidad de los libros de texto: programas, ayudas, préstamos y reutilización" deitzen da eta bere barnean ikertzen da testu-liburuen dohaintasunen eraginkortasuna eta eboluzioa.

http://www.elconfidencial.com/ultima-hora-en-vivo/2013-11-09/becerril-pide-que-se-fomente-la-reutilizacion-de-los-libros-de-texto_92525/

2013/11/07

Menos fiestas y más libros de texto

Gandian emergentziako programa bat onartu egin dute ikusterakoan hainbat haur ezin izan dituztela haien liburuak erosi diru faltagatik. Alkatea, Arturo Torró, hezkuntza zentroko hainbat zuzendariekin bildu egin zen arazoari irteera bilatzeko. Ailegatu ziren akordiora izan zen: Fira i Festes jaialdiaren diru kopuruari portzentaje bat kenduko diote liburu horiek erosi ahal izateko.


2013/11/06

LA FAPA de Valencia remite a Educación más de 8.000 reclamaciones de becas

Urrian kexatu ziren 5.500 familei beste 8.202 familia gehitu egin dira hilabete honetan salatzeko pasadan kurtsoko (2012-2013) testu liburuen laguntzak oraindik ez dutela jaso. Gainera, urte honetan diru laguntzarik ez dutela izango salatu egin dute. 


http://www.lamarea.com/2013/11/06/becas-valencia/

2013/10/27

Libros de Texto escolares: el propósito de los grupos editoriales es lucrarse

Liburuak egiterako orduan, argitaletxeek bakarrik haien onuraren alde begiratzen dute. Liburu horiek haurrentzat direla ahazten dute eta hori haien baliabide bat -nagusiena- dela mundua ezagutzeko eta ulertzeko. Argitaletxeek haien ideologia plazaratzen dute, eta kontsumitzaileek -gizartea- ez dute informazio hori kontrastatzen, bakarrik jasotzen dute guztia egia izango balitz moduan. Gainera gaurngo gizartean liburua elementu hain garrantzitsua izanik ez dago eskuragarri guztientzat haien prezioengatik. Alde horretatik, argitaletxeek urtero joaten dira moldaketak egiten, ez informazioa eguneratzeko, baizik eta liburu ale kopuru gehiago saltzeko.


2013/10/24

El lobo se nos está comiendo a todos

Gonzalo Anaya Familia Konfederazioak banku liburuak sortzea Valentzian lortu egin du. Hemen, liburuen berrerabilpena bilatzen da. Liburuak ordaintzeko arazoak dituzten familiek horra joan ahal izateko eta behar dituzten liburuak lortzeko dirua gastatu barik.


2013/10/23

Educación recorta otro 25,4 % sus ayudas para libros de texto

Hezkuntza sailan hainbat murrizketak egon dira, baina nagusienetariko bat izan da testu-liburuak erosteko diru laguntzen kopurua jaistea.


Padres y directores denuncian que ya hay niños sin libros de texto

Galiziako zonalde batzuetako eskoletako haurrek ezin izan dute testuliburu guztiak erosi diru faltagatik. Liburuei  fotokopiarik ateraezin zaienez, arazoa larria dela dio Galiziako zentro publikoetako  AMPA-k.


Las familias entregan a Català 5.000 reclamaciones de ayudas para libros

5.500 familia kexatu egin dira María José Catalàri, testu liburuen bekaren deialdiak zuzentzen duena, zeren eta 2011-2012ko testu liburuen laguntzak oraindik ez dira ordaindu. Gainera, urte honetan deialdirik ez da egongo diru faltagatik.

http://ccaa.elpais.com/ccaa/2013/10/23/valencia/1382529319_248823.html

2013/10/19

Hasta que el público dijo basta

Artikulu honetan Hezkuntzan dagoen egoerari kritika bat egiten zaio. Adierazten da nola diru laguntzak kentzen diren bitartean, kopuru berdina (edo altuagoa) erabiltzen dela konponbideak bilatzeko. Egoera hori izanda, testuaren zehar ikusten dugu nola kuestionatzen diren errazagoa izango litzatekeela diru laguntzak ez kentzea baldin eta diru hori konponbide bat aurkitzeko erabiliko duten.


2013/10/08

Educación busca fomentar los bancos de libros de textos en los centros concertados

Hezkuntza Saila 230.000 euro erabili ditu banku liburuak sortzeko eta kontzerbatzeko Castilla eta Leoneko zentru pribatuetan -soilik derrigorrezko mailak dituztenei-. Zentru bakoitzari gehienez 3.500 euro emango zaio. 


2013/10/07

Educación. Desaparecen las ayudas para libros de texto en 2014

Krisi ekonomikoaren ondorioz Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak testuliburuak erosteko dirulaguntzak ezabatu ditu, 2014.urteko Estatuko Aurrekontu Orokorretan agertzen ez direlarik. Testuliburuetarako laguntzak, Autonomia erkidego bakoitzari dagokiola azpimarratu dute.


La plataforma digital para suplir las becas de libros nace sin fuerza

Hezkuntzako Ministerioak testuliburuentzako laguntzak kendu ostean, beste ideia bat proposatzen du: Online dagoen plataforma bat testuliburu digitalak kontsultatu ahal izateko. Arazoa da plataforma hau indar gutxirekin abiatu dela diru falta dela eta.


2013/10/02

Los editores reúnen en una sola web todos los textos educativos digitales

ANELE elkartea interneten orrialde bat sortu egin du non argitaratutako hezkuntza testu-liburu guztiak agertzen diren. Antolakuntza erraza izango da: liburuak argitaletxeetan egongo dira banatuta. Aldi berean, erkidegotan banatuko dira eta honen barruan herrika eta zentroka. Era honetan errazagoa izango da ikustea zein dira hautatutako liburuak eta era errazago batean aurkituko dituzte bai haurrek, bai familiak eta irakasleak. Informazio hau ordenagailuz eta tabletean eskuragarri da, baina orain sortuko dute aplikazio bat mugikorrean ere ikusteko.


2013/10/01

Elena Alfaro recela de la propuesta de mochila digital

 Wert ministroa liburuen berrerabilpena sustatu ordez, adierazi du nola tablet-en eta software baten bitartez haur guztiek liburu guztiak formatu digitalean izan ahal duten. Egoera hori izanda, Elena Alfaro, liburuen berrerabilpena sustatu duen amak, erantzun dio esanez horrek garestiagoa izan ahal dela eta haur guztiek tablet bat ezin dutela erosi ezta wifi izan etxean. Horrek errealitate bat izanda oztopo handi bat izango litzateke, martxan jartzeko dirutzat behar da. Horregatik esaten du liburuen berrerabilpena hobeagoa izango litzatekeela.


http://www.europapress.es/sociedad/noticia-elena-alfaro-recela-propuesta-mochila-digital-20131001130338.html

Educacion propone fomentar la mochila digital

Wert ministroa testu-liburuen arazoa konpondu nahian, Punto Neutro programaren bitartez planteatu egin du nola "Mochila Digital" proiektua onuragarria eta baliogarria den. Proiektu honetan familiek ez dute pasaden urteko dirua ordaindu behar, hau da, 250 euro, bakarrik 50 euro.


2013/09/30

Un castillo de libros de texto gratuitos

Plaza de Castilla kalean denda txiki bat dago non eskolek hainbat liburu eraman dituzte. Han ordaindu barik, joan ahal zara beharrezko testu-liburuen bila. Urte honetan 700 pertsona baino gehiago joan izan behar dira haien haurren liburuen bila, diru laguntzak kendu dituztelako eta liburuak oso garestiak direlako.


http://www.elmundo.es/elmundo/2013/09/29/madrid/1380480588.html 

Wert propone impulsar la 'mochila digital' para rebajar un 75% el gasto en libros

 Wert ministroa testu-liburuen arazoa eta diru laguntza eskasen arazoa konpondu nahian, planteatu egin du "Mochila Digital" proiektua. Proiektu honetan haurrek tablet baten laguntzaz, kurtsoko testu-liburu guztiak digitalizatuak izango dituzte. Proiektu hau saiatuko da bultzatzen familiek 250 euro ordaintzetik, bakarrik 50 euro ordaintzeko.


2013/09/29

Libros de texto electrónicos – Por Gustavo Matos

 Irakasleen imaginazio maila baino pisu handiagoa dituzte editorialek; eta hori egoera izanda testu-liburuen prezio altuak ekartzen ditu. Artikulu honen zehar adierazten da nola era teknologikoan bizitzen garen, eta horretaz baliatu beharko ginatekeela liburuak digitalizaten. Haur bakoitzak tablet bat erosita liburu guztiak izango zituen. Gainera, esaten da tabletaren prezioa liburuen prezioa baino txikiagoa izango litzatekeela. Honek diru arazoaren eta motxila pisutsuen arazoa konponduko luke.


2013/09/28

Dime dónde vives y te diré si tienes libros de texto gratis

Artikulu honetan adierazten da nola Espainiar estatuan, bai eskola publikoetan, baita kontzertatuetan ere liburuak dohainik izango diren. Hala eta guztiz ere, zehazten da dohaintasun zerbitzu horrek aldakorra izango dela autonomia erkidegoren arabera. Adibidez; Andaluzian eta Nafarran dohainik izango dira guztientzako; aldiz, Balear uharteetan, Madrid eta Valentzian familiaren egoeraren araberakoak izango dira laguntzak.


2013/09/23

El PSOE apoya a UPyD mañana en el Congreso en la propuesta de una madre para el préstamo gratuito de libros de texto

Elena Alfarok, duela urte bat hasi zen mugimendu batekin zeinekin lortu nahi ditu testu-liburuen salneurrien murrizketak. Arazo honek konponbidea izateko hainbat proposamen eskaini ditu; adibidez, liburuak 5 urtero aldatzea, liburuak bota edo etxean gorde beharrean berrerabiltzea dohainiko mailegu zerbitzu baten bitartez. 270.000 sinadura lortuz gero, diputatuen kongresuan aurkeztu egin du bere eskaera. 


2013/09/19

Los padres de la pública y la concertada se unen contra los recortes

 Eskola publikoko eta kontzertatutako gurasoek batu egin dira diru laguntzaren murrizketaren kontra joateko. Gurasoek salatu egiten dute nola diru murrizketak oso handiak izango diren 2013-2014 kurtsorako; testu-liburuetan %75.ko murrizketa egon daiteke, eta jantokikoan %30 eta %50.eko bitarteko murrizketa.


2013/09/18

No tolero un solo niño avergonzado por no tener libros

Elena Alfarok ezin du onartu haur bat lotsatzea testulibururik ez izateagatik, horregatik egun baten interneteko change.org plataforman sinaduren eskakizuna egin zuen hurrengo leloarekin: "Testuliburuen prezio justu bategatik". Berak proposatutako aldarrikapenak  280.000 sinadura jaso ditu jadanik.


2013/09/17

578.000 niños pierden la ayuda de libros de texto tras recortarse 67 millones

578.000 haur inguru arazoak izan dituzte testu-liburuak erosteko diru laguntzen murrizketengatik -67 milioi euro murriztu egin dira-. Egoera hau izanda, gurasoek hainbat konponbide bilatu behar izan dituzte haien haurren liburuak lortzeko; adibidez, azoka txikietan hasi dira liburuak saltzen diru kopuru txikiago baten truke. 


La Consejería de Educación no convocara las ayudas para libros de este curso

Hezkuntza sailak aurtengo testu-liburuen laguntzak ez ditu eskainiko, oraindik pasaden urtekoak ez dituztelako ordaindu  eta haien ustez, horiek lehentasuna dute.


2013/09/15

Ikasliburuen mailegua abiatuko du Jaurlaritzak hurrengo ikasturtean

Ikasliburuen mailegu sistemaren aldeko apustua egin du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak. Hurrengo ikasturtean Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 50 ikastetxe publikotan programa esperimentala abian jarriko du, eta ondo ateratzen bada, sei urte barru Derrigorrezko Hezkuntza sisteman ezarriko du.  


2013/09/14

Sarrera

Testuliburuen arazoa errealitate bat dela frogatzeko egunero egunkari zein aldizkari ezberdinetan argitaratzen diren hainbat albiste zintzilakatuko ditugu blogean, zuek egoeraren berri izan dezazuen.

Blog berri honen bidez, hezkuntza berrikuntzei buruz hitz egingo dugu, batez ere ikasmaterialei dagokionez. Hori dela hasierako sarrera hauetan, eskolako materialen ikerketa zabala egingo dugu astero igoko dugun albiste baten bidez. Hasierako egun hauetan, testu liburuetan zentratuko gara; egungo krisi egoera dela eta familia batzuek ezin dituzte haien seme-alaben testu liburuak erosi. Horren inguruan behatzen genbiltzala, galdera bat bururatu zitzaigun: beharrezkoak  ahal dira testu liburuak?

Galdera honen erantzuna jakin nahi baduzue, jarrai iezaguzu astero blog honetan!

2013/09/13

Ongi etorria



Ongi etorri guztiei! 

Patricia, Sheila, Mikele, Ioritz, Iraide eta Vanessa gara, Haur Hezkuntzako graduko ikasleak. Espero dugu blog-a zuen gustukoa izatea.